Harpidetu

Eguzki Bideoak dokumentalen banatzailea 2006an sortu zen ikus-entzunezkoen industrian lekurik ez zuten lanen argitarataratzea helburu zuela. Urte hauetan proeiktua aldatzen joan den arren, gure lanek beti izan dute dokumentalen dimentsio politikoa, kultura askea eta economía soziala elkartzeko xedea.

Ekoizten edota koproduzitzen ditugun ikus-entzunezko lanek beti dute pentsamendu eta ekintzarako erremintak bihurtzeko helburua. Lanak borroka konkretuendako edo politika-prozesuendako baliagarriak izatea edo prozesu horiei laguntza ematea da gure nahia, baita dokumentalei ahal den hedapen handiena ematea ere. Horregatik argitaratzen ditugu DVDak Cretive Commos lizentziarekin, eta horregatik itzultzen ditugu ingelesera eta euskarara; kasu horretan, gure ekoizpen guztiak.

Gure banatzailera harpidetza egiteak gure proiektuaren finkatzerako pausu berri bat suposatzeaz gain, gure dokumentalak ikusten dituzten pertsonekin dagoen erlaziorako pausua ere bada, kideen komunitatea eraikitzeko bidean. Gainera, pausu irmoa da urteko documental kopuru jakin baten edizioa ziurtatzeko.

Horregatik guztiagatik, gure proiektuan harpidetza egitera gonbidatzen zaituztegu.

Zer gertatzen da harpidetza eginez gero?
Urte honetan argitaratuko ditugun 10 DVD jasoko dituzu 150 euroren truke. Gainera, gure katalogoko fondotik 5 titulu ere jasoko dituzu.

Guztiak urte bereko lanak izan behar al dute?
Ez derrigorrean, gure edizio fondoko 10 dokumental aukeratu ditzakezu.

Nola egin dezaket harpidetza Internet bidez?
Webgunearen bigarren fasea martxan jarri arte ezin izando da harpidetza online egin. Bigarren fase hori abiaraztean, webgunean harpidetza egiteko formulario bat egongo da. Orain, gure harremanetarako kontaktura e-posta bat bidali behar duzu.

Beste moduren batean egin al dezaket harpidetza?
Bai. Papeleko gure formularioak bete ditzakezu eta bidali edo eskura eman. Interesa bazenu, teléfonos ere deitu gaitzakezu.

Nola ordaindu dezaket?
Banku transferentzia edo paypal bidez.

Zein konpromiso ekartzen du harpidetza egiteak?
Harpidetza urterokoa da, beraz, urtero berriztuko da eta konpromisoa aldi horretarako da.